EMAKUMEZKOEN MUNDUKO XAKE TXAPELKETA.

(2013ko irailaren 11tik 27ra, Txinako Taizhou hirian).

 

 

 

            Txinako Taizhou hirian jokatzen ari da Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa. Anna Ushenina ukraniarra (2.500 FIDE elokoa) eta Yifan Hou txinatarra (2.609 FIDE elokoa) aurrez aurre daude. Munduko azkeneko bi txapeldunak dira.

 

            Hamar partida ditu final honek. Berdinduta amaituz gero, ezberdinketa partidek erabakiko dute titulua.

 

Anna Ushenina is Women’s World Champion! | Chessdom

 

            Anna Ushenina Ukraniako Jarkov hirian jaio zen 1985eko abuztuaren 30ean. 28 urte ditu. Jarkov da Ukraniako bigarren hiria, populazioari dagokionez.

 

            2012ko abenduaren 1ean emakumezkoen munduko xake txapelduna bihurtu zen, finalean Antoaneta Stefanova bulgariarra 3’5-2’5 gainditu ondoren, Errusiako Khanty-Mansiysk hirian.

 

 

            Yifan Hou gazteagoa da. 1994ko otsailaren 27an jaio zen Txinako Nankin hirian. 19 urte ditu. Nankinek zortzi milioi pasatxo biztanle ditu.

 

            Gaztea izan arren, badaki zer den emakumezko munduko txapeldun izatea zer den, 2010ean eta 2011n txapelduna izan baitzen.

 

            Lehenengo 40 jokaldiak egiteko ordu eta erdia dute jokalariek. Partida amaitzeko ordu erdi gehiago. Hasieratik, jokaldi bakoitzean 30 segundo gehitzen dira.

 

         2013-09-11: LEHENENGO TXANDA.

 

            Anna Ushenina (Ukrania) (2.500) – Yifan Hou (Txina) (2.609): 0-1.

 

         2013-09-12: BIGARREN TXANDA.

 

            Yifan Hou (Txina) (2.609) – Anna Ushenina (Ukrania) (2.500): 0’5-0’5.

 

         2013-09-14: HIRUGARREN TXANDA.

 

            Anna Ushenina (Ukrania) (2.500) – Yifan Hou (Txina) (2.609): 0-1.

 

         2013-09-15: LAUGARREN TXANDA.

 

            Yifan Hou (Txina) (2.609) – Anna Ushenina (Ukrania) (2.500): 0’5-0’5.

 

            Osotara, Anna Ushenina (Ukrania) (2.500) – Yifan Hou (Txina) (2.609): 0-2.

 

         2013-09-17: BOSGARREN TXANDA.

 

            Yifan Hou (Txina) (2.609) – Anna Ushenina (Ukrania) (2.500).

 

            2013-09-16.

 

                Iturria: “http://taizhou2013.fide.com/en/component/turnuva/?task=fileview&kid=1”

 webgunea.